Interneteko publizitatea (2. ariketa)

a) Interneten aurkitutako publizitatearen formatuak banner, pop-up eta spam izan dira. Bannerrak ia webgune guztietan aurkitu izan ditut.  Spam formatuan hotmailean eta pop-up marcan eta comunio web guneetan. Tuenti eta facebooken ez dut horrelakorik aurkitu. 

b) Akordatzen naizen markak spanair eta bwin izan dira. Besteetaz ez naiz ohartu ere egin.

c) Eduki bat ere ez dit arreta deitu (aparteko arreta). Batzuetaz ohartu naiz baina ez dit ezer berezirik iradoki.

d) Ez dut banner batean ere klikatu. Hau da, nire ustez nahiz eta interesgarria izan mezua, saturazioarengatik ez nuke klik egingo. Agian lasaiago nagoenean, ezer egiteko gabe nagoenean, agian klikatuko nuke. Baina ez zait gustatzen beste batek gonbidatuta sartzea, baizik eta nik nahi dudalako sartzea.

e) (hausnarketa)

Nire ustez, nire kasuan, ez dut publizitatea kontsumitzaile soil bat bezala ikusten, baina hala arituko banintz ez dot uste arreta handia deituko zidanik ezta bannerretan klikatuko nuenik. Aurretik interneten egondako denboran (klasean) aurkitutako formatuak (banner, pop-up eta spam) ez zaizkit batere erakargarriak iruditzen. Gehienbat bannerra. Nire ustez bideoak eta beste formatu batzuk askoz erakargarriagoak dira. baliteke zenbait kasutan eraginkorra izatea, baina nire kasuan ez da hala.

Beste medioekin alderatuta uste dut potentzial handia duen medioa dela internet, baina oraindik asko landu behar dela. dauden formatu batzuk aspergarrriak iruditzen zaizkit eta beste batzuk ez. Baina interneten formula berriak asmatuko direla uste dut, oraindik erakargarriagoak eta eraginkorragoak.

~ por txanton en febrero 27, 2009.

Deja un comentario