3. Ariketa (1. Partea)

GOGOETA:

Argi dago gaur egun ia guztiek izan dutela sare sozialen berri. Bai gonbidapena jaso izan dutelako, sare sozialak inguratzen dituzten gaien inguruan berriren bat izan delako… Sare sozialak modan daudelako hain zuzen ere. Nik pertsonalki sare sozialen ohiko erabiltzaila naiz. Bai facebook eta baita tuenti eta hi5rena. Gehien erabiltzen dudana tuenti da. Inguruko lagunak erabiltzen dutena delako, baina hala ere mundu mailan nik ezagutzen dudanetatik facebook da garrantzitsuena. Aurretik esan bezala ohiko erabiltzailea izanda, beste pertsonekin sare bidezko erlazioa daukat. Eta hartuemon horretan gonbidapenak jasotzen ditut, eztakit zein “eventotan” parte hartzeko… Alde horretatik nahiko mesfidatia naiz eta normalean ez ditut onartzen ezezaguna den jendearen gonbidapenak. Momentuz kanpaina biral baten parte ez naiz sentitu, baina onartzen dut erreztasun handiarekin lortu daitekela hori. Izan ere, lagun edo ezagun batek gonbidapena egiten badizu edo bideo (iragarki) bat ikustera gonbidatzen bazaitu, onartzen dut ikusiko nukeela, beraz herraminta oso baliagarria dela iruditzen zait. Eta ahalmen izugarria duela iruditzen zait. Marketing birala aplikatzea ez da erraza izaten baina behin aplikatuta, nire ikuspuntutik eraginkorrena edo eraginkorrenetarikoa dela esango nuke. Esperientzia propioetan oinarrituz, nik behintzat kasu handiagoa egingo nuke ezagun edo lagun batek esaten dadanari, ezezagun batek esaten didanari baino.

Gaur egun, sare sozialak muga guxti dituzte. Izan ere, eremu berria da eta erabiltzaileek askotan ez dute publizitatea ondo bereizten, beraz eraginkortasuna handiago da (edo izan daiteke). Ikusten diodan muga bakarra publizitatearekin sareak hondatzea eta erabiltzaileak naskatzea izango litzeteke. Horrela erabiltzeari utziko lioketelako eta hain erabilgarria dena, oso gutxi aprobetxatzera eramango lukeen.

Modan dagoen joera dela uste dut, baina oraindik asko esploratzeko dagoelakoan nago. Herraminta berriak lortuko dituzte sare sozialen barruan, gehiago modertnizatuko ditugu… Teknologia berrien muindua izugarri arin ari da eboluzionatzen. Adibidez, duela gutxi messengerra kriston berrikuntza zen, denok erabili nahi zuten, txateatzeko, ligatzeko… eta orain nahiz eta erabili, indarra asko gutxitu da, sare sozialen onurarako. Sare sozialekin antzeko gauza bat gertatuko del auste dut. Hau da: orain izugarrizko indarra duela, herraminta berriak lortuko dituztela sare sozial hauek indartsuagoak egingo dituztenak, eta aurrerago beste “gauza” bat asmatuko dutela bigarren maila batean utziko dutena. Beraz, publizitatearen munduan jotake jardun behar dute lanean ekintza eta era berriak aurkitzeko. Azken tendentzian egoteko.

~ por txanton en marzo 13, 2009.

Deja un comentario