EFI sariak eta errentabilitatea

EFI sariak eta Kreatibitate sariak oso ondo bereiztu behar dira. Klasean esplikatu bezala, kreatibitatea eta eraginkortasuna ez dute zergatik batera joan behar. Kanpaina kreatibo bat ez du zertan eraginkorra izan behar. Kreatibitateak ez du eraginkortasuna bermatzen. Kreatibitatearen inguruan antolatutako sari hauek, kanpaina eraginkor horren parte bat bakarrik saritzen dute. Agentziek beraiek antolatzeak ere, asko esan nahi du. Beraien artean (esparru kreatiboan) autopromoziorako herraminta izaten dira.

EFI sariak ordea, kate luze eta gogor horren emaitzak aztertzen dute. Lehen urratsetik azkenera arte egindako prosezu horren emaitza, hain zuzen ere. Lehen urratsetik azkenera arte gauzak ondo egin direla baloratzen da. Horretarako iragarleek ondorengo frogak aurkeztu behar dituzte epai mahaiaren aurrean:

  • Zenbat bezero berri izan dituzten kanpainaren ondoren
  • Webguneak zenbat bisita gehiago izan dituen
  • Banner kanpainak %0,98ko klik ratioa izan zuen
  • Portal mugikorra zenbat sarrera igo dituen
  • Kanpaina biralen emaitzak
  • Hartzaileen oroitzapen eta ulerpen maila

Iragarleek beraiek ebentua antolatzeak ere badu zeresana, izan ere, ez da autopromoziorako herraminta. Zeren meritua bertan agentziak dauka eta ez iragarleak. Horregatik hain zuzen ere, sari fidagarriago eta balorazio sakonago baten ondorioz lortutakoak direla uste dut.

Horrela gastatutako dirutsa horren emaitzak baloratuak izatea nahi dela uste dut. Enpresek horrela apustuaren emaitza positiboaren ondorioz errekonozimendua lortzea bilaten dutela uste dut. Baina haien balentia (dirutsa izugarria apostatuz) ez ezik, agentziaren abilezia eta profesionaltasuna agerian usten dute. Hortaz agentzirentzat EFI saria lortu duen enpresa zurekin lanean aritzeak prestigio (eta hortaz, etorkizunean bezero gehiago) handia suposatzen du.

Horrelako sariek, publizitatearen munduari egiten diote mesede handiena. Izan ere, horrela beste (publizitatean diru guxti inbertitzen duten enpresak) enpresak publizitatearen esparruan diru gehiago inbertitzera animatzen dute. Bertan etekinak lortu ahal direla frogatuz.

Errentabilitatea

Publizitatean gehien gastatu duten 20 enpresak aztertuz eta EFI sariettan sarituak izandako markak aztertzen baditugu, bi gauza adierazgarritaz ohartu naiz. Alde batetik, ia marka guztiak lista bietan daudela. Hau da, asko inbertitu dutenek EFI sarietako listan ere badaude. Batzuk Urrearekin, beste batzuk zilarrarekin… Hau da, asko inbertitu dutela, baina baita errentabilitatea lortu dutela. Beraz, publizitatearen indarra ere agerian usten du.

Beste alde batetik, esanguratsua da nola marka batzuk diru asko eta asko gastatu duten eta ez dutela EFI saria lortu. Beraz, honek esan nahi du asko gastatzea ondo dagoela, baldin eta ez bada ondo gastatzen. Hau da, gastatzeak ez duela esan nahie rrentablea izango denik. Hor dugu, Telefonica eta Coca-Colaren kasuak. Horrela EFI sariek duten ezaugarri ere nabarmentzen da. ERRENTABILITATEA. Enpresa guztiek bilatzen dutena hain zuzen ere.

~ por txanton en marzo 27, 2009.

Deja un comentario