Post Test bat eraikitzea

Gaur egin beharreko ariketa oso sinplea da: kanpaina publizitario bat aukeratzea eta behin targeta erabakita dagoela, post test bat egitea.

Kasu honetan, gaur egun oraindik martxan dagoen kanpaina baten analisia egitea erabaki dot, Groupama aseguro etxearena hain zuzen ere. Agian, horrela esanda ez da erraza identifikatzea baina Iker Casillasen «Me siento Seguro» iragarkia esaten badugu, askoz errezagoa da identifikatzea.

Ariketa honekin lortu nahi dudana zera da: hartzaileek behin iragarkia ikusita, benetan marka gogoratzen duten edo bestalde, bertan «esaten» dena entretenigarria aurkitzen duten, aparteko datuei erreparatu gabe. Kanpaina martxan dagoela, sozietatean (hartzailearengan) finkatzeko balio izan duen hain zuzen ere. Hau da, iragarkia ikusi dut eta bertan esan nahi zena ulertu dut, gustatu zait… Hori lortzeko postesta egingo dut.

 

Targeta definitzerako orduan ez dut arazo handirik izan, zeren niretzat iragarki hau publiko zehatz (nahiz eta eremu handia okupatu) bati zuzenduta dago. Bai etxe, bai auto edota haien bizitza aseguratu dezaketen edonorentzat bideratuta dago. Hau da, beharrezkoa den baldintza zera da: auto edo etxe bat izatea eta 18 urte edo gehiago izatea. Sexuak ez du axola, ezta klase maila edota ikasketa mailak ere. Bakarrik 18 urte izatea eta aseguratzeko zeozer izatea.

 

Gauzak horrela postesta egiteko inkestak erabiliko ditut eta emaitzak lortu ondoren, datu hauen analisia eskeiniko dut bertan.

~ por txanton en abril 3, 2009.

Deja un comentario