Post-testaren emaitzen analisia

Behin testak eginda eta emaiztak batuta eta sailkatuta ditudalarik, emaitzak eskeintzen dikidaten ondorioak ateratzeko ordua heldu da. Izan ere, aurretik egindako lan guztia fruitu hauek lortzeko egina baitago.

Esan behar dut hartutako emaitzen artean eta aurretik itxaro nuen emaitzen artean ez dagoela aparteko ezberdintasunik. inpaktu globalaren inguruan, askok iksui dituzte aseguru etxeen iragarkiak baina Casillas egertzen zen kanpaina aipatzerakoan %40a bajatu da emaitza. Kanpaina eta bertako iragarkiak ezagutzen dituztenean, denek argi izan dute nola tratatu duten mezua; Umorearekin. eta askok slogana identifikatu dute erabiltzen zen doinuarekin.

Xehetasunen inpaktuak baloratzeko, pixkat orokorrean eingo dut eta ez hainbeste xehetasun bakoitza zehazki. Orokorrean, musika eta enpresaren izenean ez dute ondo gogoratu. Eta hau bai dela puntu garrantzitsua, zeren enpresaren izena ondo ez gogoratzeak akats larria iruditzen zait. Bestalde, zer saltzen duten eta zein iragarkiren bidez galdetu izan dugunean, emaitzak baikorrak izan dira eta erantzunak argi eta zuzen jaso ditugu.

Iragarkiaren ulerkuntzan ere emaitzak positiboak izan dira, zeren eta nahiz eta erantzun bat baino gehiago jaso izan. Adibidez, «seguritatea iradokitzen digute», «seguru honekin lasaitasun osoa izan dezakegula»… erantzun guztiak zehatzak izan dira eta arntzun dutenak oso garbi izan dute zer transmititu nahi zuen iragarkiak.

Pertsepzioaren inguruan ezaugarri batzuk jarri ditut eta baloratzera eman ditut 0tik 10rako eskalan. Ezaugarriak hauexek izan dira: originala, praktikoa, interesgarria, erakargarria, gogora erraza, enpresaren izen gaogoratzeko errastasuna, sinplea eta mezua zabaltzeko errastasuna. Esan behar dut orokorrean erantzunak nahiko egonkorra izan direla eta ez direla kontraesan handirik egon. Originaltasuna eta mezua zabaltzeko erraztasuna izan dira balorazio baikorrenak jaso dituzten ezaugarriak. Beste aldean, emaitza edo balorazio txarrena izan duena enpresaren izen agogoratzeko gaitasuna izan da. Praktikoa, sinplea, interesgarria, erakargarria eta gogora erraza daude erdian; normalean balorazio postiboagoak jasoz negatiboak baino.

Iritziaren aldetik ez dugu misterio handirik aurkitu eta esan behar dago kanpainak ez duela erreflexio edo eztabaidara bideratzen baina ordea, kalean komentatzeko gaitasuna badu. Eta ez dituztela kasu errealak bezala ikusten.

Aurreko ezaugarri eta alde guztien emaitzak ikusita, azkeneko ondorio orokorrak eskeiniko ditugu. Lehenik eta behin, hain saturatuta dauden ikusleen artean harrera ona izan duen kanpaina izan dela. Bigarrenik, gogora erraza dela eta jendea komentatu duen kanpaina izan dela. Hirugarrenik, mezua argia izan dela eta ondo transmititu dela. Eta laugarrenik eta azkenik, iragarlearen izena gogoratzea oso zaila (akats oso handia) dela.

~ por txanton en abril 24, 2009.

Deja un comentario