Spoten teknikak orokortuz

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak…

Gauzak horrela, zenbait ezaugarri ondorioztatzeko aukera baliagarria izan zaigu. Agian aurretik inoiz egin ez dudan bezala, elementu guzti hauen erabipena nola eta zein baldintzatan erabili erreflexionatzeko aukera eskeini dit. Horregatik, esplikazio bat ematea pena merezi du. Has gaitezan:

Klasean ikusitako iragarkiak oso anitzak izan dira saltzen zuten produktuari erreparatzen badiogu. izan ere, denetarik izan dugu: patata frijituak, autoak, xukua, «letras del tesoro», lurralde baten promozioa, telebistako kanal baten promozioa… Beraz, egindako azterketa ez da produktu mota baten ingurukoa (emaitzak baldintzatu zezakeen) izan. Horregatik emaitzak fidagarriagoak direla uste dugu.

Emotibitate/Arrazionaltasuna: Ezaugarri hauen inguruan ondoriozta dezakegu, gehienak mistoak izaten direla (oroitzapenaren aldetik onenak izaten dira), kasuren batean ezaugarri bakarra izan bada ere. Mistoak direnen artean batzutan arrazionaltasuna emotibitateari gailendu zaio eta alderantziz, baina garrantzitsuena biein arteko konbinaketaren emaitza da.

 Umorea: Ezaugarri honekin esan beharra dago, produktuari lotua dagoela oso; hau da, ezin dezakegula adibidez Kantzerarren prebentzioaren inguruko iragarki batean umorea erabili. Produktuak berak umorearen erabilpena baldintzatzen duela alegia. Umorea ona da bai meua ulertzerako orduan eta baita, iragarkia gogoratzeko orduan, baina ez hainbeste jarrerarengan eragina izateko orduan. Aztertutako iragarkietan nahiko orekatua egoon da erabilpena, baina aurretik esan bezala produktuak baldintzatzen duelako.

 Didaktikoa: Didaktikotasunaren inguruan ondorio argia atera dut: oso gutxi erabiltzen den ezaugarria da. Izan ere, beste alde batzuetatik jotzen dute jarreran eragiterako orduan, nola erabiltzen den edo nola funtzionatzen den esan baino lehen. Didaktikotasuna adibidez, lixiba eta jaboietana erabilgarria izan daiteke. Baina beste produktu askotan ez da erabiltzen. Nahiz eta, iturria sinesgarria denan oso eraginkorrak izan.

 Musika: Heraminta oso erabilia da musika. Erabiliena agian. Normalean hondoan erabiltzen da, baina baita jingle edo abesti bezala. Iragarkia oroitzeko orduan oso oso baliagarria izaten da. Harek gehiago, zenbait kasutan iragarkiak musikarengatik (musika «pegadizoa» dela eta) izaten dira oroituak. Ikusitako kasuen %80an erabili izan da.

 Ospetsuak: Ospetsuen erabilpena ez da oso gomendagarria izaten, iragarkiaren atentzioa fokalizatzen dutelako. Aztertutako kasuetan gutxitan eman izan da, baina hala ere eman izan da. Kasualitatez agian, baina gizonezko ospetsuak bakarrik agertu izan dira. Baliteke horrela gertatu izana emakumeengan eragin handiagoa duelako.

 Over Ahotsa: Asko ematen den ezaugarria dugu. Eta klasean ikasi bezala, gizonezkoena entzuteko aukera izan dugu; hobeagoa omen baita. Ez dago askoz gehaigo esateko honen inguruan,baina esandakoa zihurtasunez diot.

~ por txanton en May 8, 2009.

Deja un comentario