Non daude publizitatearen mugak?

1- Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa bat, funtserik gabeko salaketa izanda ere?

Nahiz eta funtsik gabeko salaketa izan, min handia egin diezaioke kanpaina publizitario bati. Izan ere, nahiz eta anuntzianteak arrazoia jasotzen duenean, iragarkia berriro emititzen has dezakeen, merkatuaren eta kanpainen erritmoa beste bat da. Eta asuntoa argitzen den arte iragarkia bazteruta egon behar du. Gainera notizia ematen den unean kalte hasten da, dena argitzen den unera arte. Horregatik anuntzianteek ezin dute arrisku hori izan.

 

2- Publizitatean murrizten dena telebista eta medioetako edukien barruan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean zergaitik da legea zorrotzago publizitatearekin eta ez hainbeste edukiekin?

Nire ustez sinesgarritasunaren asuntoa da. Izan ere, iragarkiak egizakotzat jotzen ditugu (edo hala izan beharko luke) eta bertan jarrera sexistak edo biolentoak (gizartearentzat ez gomendagarriak) erabiltzen badira, hartzaileek normaltzat hartu dezakete denbora denboraren poderioz. Bestalde, programazioetan saio ezberdinak daude eta asko fikziozkoak dira. Beraz, fikzioari (sinesgarriak ez direlari) eusten dira programa sortzaileak.

 

3- Paradoxa hau esplikatu: zergatik dago debekatuta gauza bat iragartzea eta ez ordea saltzea. Bidezkoa da?

Ez gauza bat “izkutatzeagatik” (iragartzen ez usteagatik) kontsumitzen utziko da. Ez dut uste horrelako neurriak benetan pedagogikoak direnik, eta zihurrenik horregatik ez dituzte tabako eta alkoholaren iragarkiak emititzen. Gobernu edo erakundeek hori lortu nahi badute, beste metodo batzuk egongo dira, baina ez emititzen debekatzea eta gero edozein tokitan saltzea! Paradoxikoa da; baina batere bidezkoa ez dena!

 

 4- Zein izan daiteke auto-erregulazioaren abantaila iragarleentzat?

Auto erregulazioak abantailak izan ditzake baina nire ustez, kreatibitatearen kontra egiten du. Autoerregulazioak, salaketen kopurua gutxitzen lagundu dezake eta hortaz salaketa batek ekartzen dituen ondorio negatiboak aurrezten dute. Arriskuak murriztu egiten dira ehin handi batean (baina ez desagertu) eta horrela inbertsioa ere zihurragoa bihurtzen da.

 

5- Publizitatearen profesionala zarenez gero, non kokatuko zenuke zure burua: protekzionismo osoaren muturrean ala askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz herritar sinplearen ikuspuntu batetik?

Lehenik eta behin uste dut muturrak inoiz ez direla guztiz egokiak izaten. Dena ez da ez beltza ez zuria. Grisean sinisten dut. Hortaz ez nintzateke mutur bateankokatuko baina kokatu behar izanez gero askatasun osoaren muturrean kokatuko nintzateke. Izan ere, aurretik esan bezala arriskutsuak edota kaltegarriak izan daitezkeen produktuak “izkutatzeagatik” ez dira desagertzen. Horretarako beste bide didaktiko batzuk aurkitu beharko lirateke baina ez “iztukatzea”. Arrazoi hau erabiliz, bigarren galderari erantzuten diodala ere uste dut. Ikuspuntua berdina izango litzateke. Arazo hau ez da bakarrik publizitatean ematen, etxean jasotzen diren heziketa motak errestriktiboak ez ditut ontzat ematen. Bai ordea gauzen alde positibo eta negatiboak azaltzean eta baloratzean oinarritzen direnak.

~ por txanton en May 15, 2009.

Deja un comentario