EMAKUNDE eta PUBLIZITATE SEXISTA

EMAKUNDEk badu atal bat non, publizitatean ematen diren iragarki sexistak aztertzen dituen. Horretarako (publizitate sexista identifikatzeko) zenbait pauta ematen dute, baita ere publizitatean ematen diren praktika egokiak (gizon eta emakumeen arteko irudi orekatu eta berdintsua erakusten saiatzen den publizitatea) identifikatzeko.

Ildo horretik 15 spot aukeratu ditugu aleatorioki, eta emakunderen irizpideak jarraituz baloratu ditugu. Hauek izan dira aztertutako spotak:

Gallina Blanca: Emakunderen irizpideak jarraituz praktika egokia deritzogu. izan ere, emakume eta gizonaren paperak berdintzen ditu. kasu honetan, sukaldaritzaren esparruan. umore ikutu bat badu. Gizon nahiz emakumeen rol sozialak parekatzen ditu argi eta garbi.

LMN: Kasu honetan neutrotzat jotzen dugu. Izan ere, emakumearen papera ez da inondik ere agertzen, ez eta ez dira konparazio txarrik egiten…

Intel: Nire ustez, kasu honetan praktika egokia dago. Zeren eta bai emakume eta gizonek bilatzen dute txipa eta bertara hurbiltzen diren kazetariak bata emakumea da eta beste gizona. Sexuen arteko berdintasun maila agerian usten du, bai emakunderen irizpideak jarraituz eta baita nire aburuz.

Symio: telefono konpainia honen iragarki honetan nire ustez ezin dezakegu praktika txarra edo egokia denik esan. Gehienbat neutroa iruditzen zaidalako. ez du emakumearen inolako irudi esanguratsurik adierazten. Iragarkiaren protagonista gizon zatar bat da, besterik gabe. NIre aburuz Neutroa.

Euskaltel Cine X: Guztiz neutroa. Emakume edo gizonezkoen irudirik agertzen ez delako. Euli bi baino ez dira agertzen, ikutu komikoa duen iragarki honetan.

Euskaltel: Emakunderen irizpideak jarraituz eta baita nireak ere, Neutroa dela esan behar dugu. Gizon eta emakume bat agertzen dira baina ekintza apartekorik egin gabe eta bien jarrera gehienbat sinbolikoa da.

Orangina: Hemen bai dagoela zer komentatu. Izan ere, irizpideak jarraituz praktika desegokia dagoela esan desakegu. Izan ere, alde batetik emakumearen eredu estereotipatua aurkitu dezakegu. eta beste alde batetik emakumeen jarrera negatibo bat (mitoa izan daitekeena edo ez) parodia bihurtzen du. Praktika desegokia!

Toyota IQ: Neutroa da, besterik gabe. Ez dago zer komentatu.

Caja Granada: Neutroa da. Ez da emakumearen irudia ageri. Ez onerako ez txarrerako.

Chanel: Kasu honetan, emakume eta gizon baten arteko amodioa kontatzen zaigu laburki. Baina ez ditu ezaugarrietan edo funtzioetan aipamenik egiten.

Bancaja: Neutroa da.

Canal +: Jarrera desegokitzat jo daiteke oraingoan emakunderen irizpideen arabera. Haiek ikusten duten bezala hizkuntza erabiliz emakumeak baztertu egiten dute. «Ponte comodo» esanez; baina nire ustez ez du eralzaio zuzenik. Eginda dagoen esaldia baino ez da, besterik gabe.

Coca-Cola: Neutroa. emakume eta gizonak agertzen dira baina ez dute paper garrantzitsurik jolasten.

Trina: Neutroa da. Ez dago zer komentatu.

ONDORIO OROKORRA: Nahiz eta kasu puntualen bat egon, bai praktika egokia izanez edota praktika desegokia izanez, orokorrean neutroak dira gehienk. Eta horregatik esan dezakegu gaur eguneko publizitatea ez dela sexista.

~ por txanton en May 22, 2009.

Deja un comentario